Eskualdeko hainbat lagunen tortura testigantzak jaso ditu TATek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 13a, 14:10

Joxe Arregi Guardia Zibilak atxilotu zuen Madrilen 1981eko otsailaren 4an, eta bederatzi egun geroago, hilaren 13an, hilik atera zuten institutu militarreko kaserna batetik. Ostiral honetan betetzen dira 28 urte gertaera hartatik. Hala ere, ez dirudi ordutik hona gauzak asko aldatu direnik. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez, "gogoratu behar da 2008an 62 euskal herritar torturatu dituztela Espainiako poliziek eta horien artean eskualdean atxilotuak ere badirela". Besteak beste, Lander Labajo, Aitor Cotano, Mikel Saratxo eta Iñigo Gutierrez algortarren, Arkaitz Goikoetxea getxoztarraren eta Maribel Prieto berangoztarraren testigantzak jaso dituzte, Torturaren Aurkako Taldeak kaleratutako 238 orrialdeko txostenean (pdf). Argazkian, abenduaren 28an torturaren aurkako aldarriak hartu zituen Algortako kaleak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun