Sopelako “Maite Maitea” Maitasun Gutunen V. Lehiaketako sari banaketa heldu den larunbatean egingo da, otsailaren 14ean, udaletxeko sarreran. Ekitaldia arratsaldeko 7etan hasiko da. Lehiaketak bi kategoria ditu, gazteena eta nagusiena. Halaber, kategoria bakoitza bi mailatan banatuta dago. Horrela, gazteen kategorian 12 eta 15 urte bitartekoak daude alde batetik, eta 16 eta 18 urte bitartekoak bestetik. Bere aldetik, nagusien kategoria, 18 urtetik gorakoak eta 60 urtetik gorakoak bereizten ditu. Sariei dagokienez, gazte kategorian, ezusteko oparia jasoko dute irabazleek, opari hori desberdina izango da adinaren arabera. Bien bitartean, nagusien mailan, bi pertsonentzako afaria irabaziko dute eta eguna irabazleak berak hautatu ahal izango du. Argazkian, Olatz Vazquez gazte sopeloztarra saria jasotzen iaz, Leire Basauri Aisialdi, Kirol eta Gazteria eta Kultura zinegotziaren eskutik.