Sahararako zortzi tona jaki eta higiene-gai eta 18.000 euro eman ditu Getxok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 13a, 20:51

Getxoko Udalak 18.000 euroko diru laguntza eman dio bihar bertan, otsailak 14, Donostiatik abiatuko den Sahararen aldeko V. Euskal Karabanari. Ekimenaren helburu nagusia Tindoufeko (Aljeria) saharar errefuxiatuei elikagaiak bidaltzea da, pairatzen duten elikadura krisia ahal den neurrian arintzeko. Tokiko erakunde getxoztarrak emandako diruarekin kamioi bat atoiarekin erosi dute, lortutako jakiak eta higiene-gaiak garraiatzeko. Aurtengo karabanan, besteak beste, arroza, pasta, azukrea, lekaleak, atuna oliotan eta konpresak eramango dituzte Tindoufera. Horien artean, Atfal Getxo udalerriko Sahararen aldeko elkarteak bildutako zortzi tonak egongo dira. Argazkian, udan Getxora heldutako Saharako umeak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun