Ereagatik kendu dute Getxoko udal turismo bulegoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 13a, 21:01

Aiboako Getxo II institutua izandako eraikinera aldatu berri du turismo bulegoaren egoitza nagusia Getxoko Udalak. Hala ere, telefono zenbakia eta helbide elektroniko berberak mantendu dituzte. Ereaga hondartzan dagoen "Azul marino" izeneko etxea egoera txarrean dago Udalaren txosten teknikoek adierazi dutenez, eta tokiko erakundeak lekualdaketa egin behar izan du. Beraz, asteburu honetan ez dute turismoko informazio zerbitzua eskainiko. Laster jakinarazi du Getxoko Udalak bulegoaren behin-betiko egoitzaren helbidea. Edozein kasutan, udalerriko leku turistiko batean egongo dela ziurtatu dute. Argazkian, Ereaga ondoko "Azul marino" etxea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun