Asteartean bilduko dira URA agentzia eta Getxoko Udala

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 13a, 21:16

Astearte honetan, otsailak 17, Uraren Euskal Agentziaren (URA) ordezkariekin bilduko da Imanol Landa alkatea, Gobela ibaiaren egokitzapen hidraulikorako eta ingurumena lehengoratzeko proiektuan jasotako premiazko neurrien gaineko planifikazioa ezagutzeko. Urtarrilaren 30ean Udalbatzak proiektua onartu eta gero, Eusko Jaurlaritzaren menpeko erakunde horrek ekainean ziurrenera has litezkeen lanen inguruko kronograma azalduko du. Halaber, urtarrilaren bukaeran ere, alkate getxoztarrak eta Zubilletako bizilagunek adostutako hitzarmenaren ondotik, beste batzar bat egingo da denbora gutxi barru. Bilera horretan, URA agentziaren teknikariek aurreratutako neurrien xehetasunak (eragina eta ondorioak) eta Gobela ibaiari buruzko Zubilleta alderako proiektu orokorraren gainekoak azalduko zaizkie auzotarrei. Argazkian, astearte gauean sustoa hartu zuten berriro Salsidu-Zubilleta inguruko bizilagunek / Arantza Gutierrez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun