Praka motzak jantzi ditu Lamiakon Imanol Landa Getxoko alkateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 14a, 18:43

EAJk gaurko deitutako hauteskunde ekitaldien artean, etorkinen -Espainiatik kanpokoak- kontrako futbol partida jokatu du eguerdian, Bizkaiko beste hautagai batzuekin batera, Andoni Ortuzar Bizkai Buru Batzarreko arduradun eta aipatu lurraldeko zerrendaburuak. Imanol Landa Getxoko alkateak ere jantzi ditu praka motzak. Izan ere, EAJk aurkeztutako Bizkaiko zerrendan hamalaugarrena da udal agintaria. EAJren ustez, "kirola da biderik onena etorkinak Euskadin integratzeko eta elkarren arteko harremanak sendotzeko". Ortuzarrek adierazi duenez, "aitzindariak gara" horretan: "etorkinak arazorik gabe federatu daitezke. Espainian, ordea, aurretik hamar urtez egon behar dira erroldan sartuta horretarako", azaldu duenez. Bide batez, "euskal selekzioaren ofizialtasuna" aldarrikatu dute. Hala ere, ez du argitu Euskadiko selekzioa edo Euskal Herrikoa den. Argazkian, Landa pankarta erdian, Ortuzarri adi / EAJ.

EAJk ekoiztutako bideoa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun