Joxe Arregi Guardia Zibilak atxilotu zuen Madrilen 1981eko otsailaren 4an, eta bederatzi egun geroago, hilaren 13an, hilik atera zuten institutu militarreko kaserna batetik. Atzo bete ziren 28 urte gertaera hartatik. Hori gogoan, Euskal Herriko txoko ugaritan bezala, Uribe Kosta eskualdean ere dozenaka lagun atera ziren iluntzean kalera, "oraindik torturak egon badaudela" salatzeko. Algortako Telletxe plazan 230 herritar batu ziren. Berangoko Gudarien plazan (40 lagun), Itzubaltzeta / Romoko Kolasen (50 lagun), Plentziako "Pirulin" (28 lagun), Sopelako frontoiaren aurrean (45 lagun) eta Urdulizko BBVAren ondoan (18 lagun) ere elkarretaratzean egon ziren. Leioan, berriz, 60 lagun bildu ziren Boulevardean. Aipatu udalerrian bi lagun identifikatu zituen Ertzaintzak, "Gara" egunkariak zabaldu duenez. Argazkian, Leioa eta Erandioko campusean ostegunean egin zuten kontzentrazioa /
Gaztesarea.