Atxabiribil eta Arrietara hondartzen kudeaketagatik bandera urdina jaso du Sopelako Udalak, AENOR Espainiako Normalizazio eta Zertifikazio Elkartearen eskutik. "Bandera horrek ziurtatzen du hareatzetan egiten den kudeaketak ingurumena zaintzen duela, ISO 14001 arauak ezartzen duenari jarraituz", udal iturrien arabera. Emandako datuen arabera, uraren kontsumoa hondartzetan %56,07an jaitsi zen 2008an, eta zabor kopurua %61behera egin zuen, aurreko urtearekiko. Imanol Garai Sopelako alkateak adierazi duenez, “Foru Aldundiko Ingurumen Sailarekin egindako elkarlanari esker, eta Udalak eta Uribe Kostako Mankomunitateak erabiltzaileak sentsibilizatzeko burututako kanpainei esker lortu dugu bandera urdina”. Argazkian, Imanol Garai alkatea bandera urdinari eusten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!