Sopelako Munarrikolanda mendi taldeak irteera antolatu du igande honetarako, otsailak 22. Gipuzkoa eta Nafarroa arteko Adarra, Azketa, Mandoegi eta Urepel mendietara abiatuko dira. Goizeko 7etan irtengo da autobusa, Sopelako San Pedro elizaren ondoan dagoen geralekutik. Algortatik 7:10ean igaroko da Getxo I Institutu ondoan dagoen Zubilletako autobus geltokitik. Salneurriari dagokionez, 13 euro ordaindu beharko dituzte bazkideek eta 15 euro bazkide ez direnek. Horrenbestez, interesatuta daudenek xehetasun eta baldintza guztiak 696 731 662 telefono zenbakira deituz galdetu ahal izango dute. Taldearen egoitzak honako helbidea du: Trokabide, 1. Izen-emateak ostegunean egin daitezke 20:00etatik 21:30era. Argazkian, Munarrikolandako mendizaleek Autzara (Nafarroa) egindako irteera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!