Eski asteburua antolatu du Sopelako Gazte Bulegoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 16a, 20:16
Sopelako Gazte Informazio Bulegoak eskiatzeko bidaia antolatu du, Pirinio Garaietako Gavarnie (Frantzia) estaziora. Martxoaren 13tik 15ra bitarteko asteburuan izango da eta bidaia 18 urtetik gorako neska-mutilei dago zuzendua. Bidaiaren prezioa 40 eurokoa izango da Sopelan erroldatuta daudenentzat eta 80 eurokoa, bikoitza, erroldatuta ez daudenentzat. Prezioan barne egongo dira: autobusa, bi gaueko egonaldia Le Marquises-en, bi eguneko forfaita, pistetarako joan-etorriak, arduraduna eta asegurua. Gazte bulegoan bertan izena eman daiteke e-postaz (oij[abildua]sopelana.net) edo ondoko telefono zenbakira deituta: 944 055 505. Horretarako epea heldu den martxoaren 6an bukatuko da. Argazkian, Egizu Getxo euskaldun! elkarteak martxoaren 6tik 8ra bitarterako antolatu du iraupen eski ikastaroa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun