Bi astez moztuko dute Neguri Etorbideko zati bat

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 17a, 13:18

Neguri Etorbideko estolderia sarea hobetzeko egingo diren lanak direla eta, bihar asteazkena, hilaren 18tik aurrera, zirkulazioa eten egingo dute kale horretan, Aretxeta eta Regoyos biribilgune arteko zatian. Obrak amaitzeko epea bi aste ingurukoa da, udal iturrien arabera, eta Getxoko Udalak jakinarazi duenez garajeetarako sarrera-irteerak zabalik izango dira uneoro. Bestalde, Getxo aldeko Altube kalean egindako aldaketak kontuan izanik, Jauregialde bideko Altube eta Urbasa karriken arteko zatian zirkulazioaren noranzkoa aldatu zuten otsailaren 4an. Urbasara bidean joan behar dute orain ibilgailuek, eta ez alderantziz. Argazkian, herri lanak Areetako kale batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun