Koldo Mitxelena Saria irabazi du Ekaitz Agirregoitia leioaztarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 17a, 14:42

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Euskaltzaindiak aurrenekoz banatu zituzten joan den ostiralean, otsailak 13, Koldo Mitxelena Euskarazko Tesien Sariak. Bost izan behar ziren, baina Ikasketa Teknikoen alorrekoa hutsik geratu da eta lau baino ez zituzten banatu. Horietako bat leioaztar batek irabazi du: Osasun Zientzien arlokoa, Ekaitz Agirregoitiak erdietsi du, opioideek eta kannabinoideek espermatozoideen mugikortasunean duten eraginari buruzko tesiarekin. Gainontzeko irabazleak bezala, Xabier Laka eskultorearen oroigarria, diploma eta 2.000 euro jaso ditu Leioako mutilak. Argazkian, Ekaitz Agirregoitia leioaztarra ezkerrean, gainontzeko sarituekin batera / Euskaltzaindia.

2008an, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak "Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Saria" sortu zuten, euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko asmoz. Saria bi urterik behin deituko da, eta bost jakintza-arlo nagusi hartzen ditu: Zientzia Esperimentalak; Ikasketa teknikoak; Osasun zientziak; Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak; eta Giza Zientziak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun