Sopelako maitasun gutunen lehiaketan iazko sariari eutsi dio Ana Maria de Miguel berangoztarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 17a, 19:15

"Maite Maitea" maitasun gutunen lehiaketaren sariak banatu ziren joan den larunbatean, otsailak 14, San Valentin egunarekin batera. Horrenbestez, Amaia Azkorra 14 urteko sopeloztarra suertatu zen irabazle 15 urte arteko kategorian, "Querido amor" izenburuko lanari esker. Zigor Olagorta 16 urteko berangoztarrak, berriz, "Ametsa zuri-beltzean" eskutitzarekin lortu zuen lehen postua, 16 eta 18 urte bitarteko kategorian. Bestalde, nagusien artean, Amaia Uskola 38 urteko sopeloztarrak irabazi zuen 18 urtetik gorakoen saria, “Zaldi ezpataren zaldunari” idatziarekin. Azkenik, 60 urtetik gorakoan, Berangoko 70 urteko Ana Maria de Miguel izan zen irabazlea, "Soledad de Soledades" lanarekin. Azken horrek iaz ere erdietsi zuen saria. Nagusien kategoriako sarituek bi pertsonentzako afaria lortu dute. Argazkian, Ana Maria de Miguel.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun