Udalak 730.000 eurotik gora inbertituko du Getxoko Unbe, Urduña eta Iturribide, eta Algortako San Martin eta Jaime Morera kaleak hobetu eta osorik eraberritzeko. Aipatu lehen bi kaleen artean dagoen parkea ere konponduko dute. Imanol Landa alkateak gaur zehaztu duenez, Espainiako Gobernuak onartutako tokiko erakundeei laguntzeko funtsaren dirua erabiliko dute horretarako. Obrak maiatza aldera has litezke, tokiko iturrien arabera, eta hauek amaitzeko sei hilabeteko epea egongo da. Lanotan 28 beharginek jardungo dute. Proiektuaren helburua da aipatu kale horietan “oinezkoak erabiltzeko diren guneak era nabarmenean hobetzeko lanak egitea, espaloiak gaur egun oso estuak baitira eta zoladura hondatuta baitago”, Landak esan duenez. Argazkian, Joseba Arregi Hirigintza zinegotzia argibideak ematen, gaurko prentsaurrekoan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!