Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak
Demokrazia 3.000.000 (D3M) plataformaren eta Askatasunaren jarduerak hiru urterako (nahiz eta 5 urtera luzatzeko aukera izan) etetea erabaki du, Auzitegi Konstituzionalak bi alderdiek martxoaren 1eko hauteskundeetarako aurkeztutako zerrendak baliogabetu ostean. Gainera, Auzitegi Nazionaleko epaileak bi alderdien egoitzak eta webguneak ixtea erabaki du. Era berean, alderdi, talde edo erakunde moduan parte hartzea galarazi die eta zuten dirua bahitu. Bitartean, D3Mk gaur Beasainen egin duen ekitaldian 100 lagun inguru bildu dira manifestazioaren aurretik. Miren Legorburuk hitz egin du eta aldaketaren aldeko bozkak eskatu ditu, Euskal Herriak behar duen sakoneko aldaketa eurek bakarrik eman dezaketela ziurtatu du eta horregatik ilegalizatu dituztela, baina, hala ere, aurkeztu egingo direla. Datozen bi astetan lan asko egin beharko dutela ere azaldu du Legorburuk eta ahalik eta bozka gehien lortu, "traba eta arazoen gainetik" aurkeztuko direlako eta jendearen babesa lortuko dutela espero du. D3Mren
hautes orriak inprimatzeko aukera dago oraindik haren webgunean. Argazkian, orain bi ostiral D3Mk Algortan egindako ekitaldiaren irudia.