Auzotarrek 1.071 sinadura aurkeztu ostean, Algortako Ereaga hondartza alboko eraikina -egungo La Terraza jatetxea- bota eta berria egiteko prozesu administratiboa behin-behinean gelditzea erabaki zuen, abenduan, Getxoko Udalak. Hala ere, EAJk eta PSE-EEk 2009rako adostutako aurrekontuetan, egitasmoa "bere horretan" sartu dutela salatu du gaur Getxoko PPk. Marisa Arrue popularren bozeramaileak kritikatu duenez, "nahiz eta aurretik proiektuaren aurka agertu arren, zuzenketarik egiteko kapaz ez da izan" Luis Almansa buru duen alderdiak. Hori dela eta, "berriro ere EAJren nahiei men egitea" leporatu diote PSE-EEri popularrek. Arruek iragarri duenez, aurrekontuei zuzenketak aurkeztuko ditu Getxoko PPk, eraikinaren gaineko ideia lehiaketa zabaldu eta konpondu dezaten. Otsailaren 27ko udal batzarrean eztabaidatuko dituzte horiek. Argazkian, Marisa Arrue gaurko prentsaurrekoan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!