Etxerik gabe geratutako Altzagako bizilagunei konponbidea ematea eskatu dute Erandioko PPk eta PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 18a, 13:41

Etxea utzi behar izan zuten Altzagako 39 familiei, horietara bueltatu arte ostatu emango dietela "bermatzea" exijitu dio Mikel Arieta-Araunabeña alkateari Erandioko PPk. Javier Ruiz popularren tokiko bozeramailearen arabera, "bete dezakeen ez dakienez, ezin duela hitzeman" erantzun zion azken udal batzarrean agintariak. Tokiko Gobernuaren "ezintasuna" ikusita, auzian esku hartzeko eskatu die Eusko Jaurlaritzari eta Aldundiari Alderdi Popularrak. Horrekin bat ere badator Erandioko PSE-EE. Hala ere, Juan Otermin aipatu alderdiko bozeramailearen ustez, "beharrezkoak diren etxebizitzak eraikitzeko epe luzeko mailegua eskatu beharko luke Udalak; eta Jaurlaritzari babesa eskatu, diru hori berreskuratzeko, babestutako etxebizitza sustapenak abian jarri daitezen". Horren arabera, Abaroa enpresak Anton Fernandez kalean eraikitako etxebizitzetatik (argazkian) batzuk eman dakizkieke bizilagunei. Ustez, azken etxe horiek altxatzeko lanek eragin zituzten kalteak kalean geratutako auzokideen pisuetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun