Bi gizon atxilotu dituzte Plentziako etxe batean indarrez lapurtzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 18a, 19:11

Ertzaintzak 19 eta 35 urteko bi gizon atxilotu ditu gaur Plentzian, ustez familia bakarreko etxebizitza batean lapurtzen ari zirela. Goizaldeko 2:30ak iritsi dira lekura poliziak, lagun baten abisua jaso ostean. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, etxetik teilatu-hodi bati helduta irteten ari zela harrapatu dute ustezko lapurretako bat ertzainek. Barruan, berriz, bigarren bat atzeman dute atikoan ezkutatuta, beheko eta lehenengo solairuak miatu ostean. Dirudienez, ateetako bat bortxatuz sartu dira etxebizitzara. Tartean, soinu ekipo baten hainbat osagai hartzeko denbora eduki omen dute. Horretan onarrituta, indarrez lapurreta egitea leporatu diete bi gizonezkoei.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun