Maritxu Teilagorrik antolatuta
- 17:00etatik aurrera: umeentzako puzgarriak, Lantzeko mozorro tailerra, jai giroa...
- 18:00etan: Rosa Mariren txotxongiloak
- 19:00etan: txokolatada
Kultura Topaguneak antolatuta
- 20:00etan: Lantzeko inauterien dantza ikastaroa Gure Ohiturak dantza taldea eta Berbalamiñe Euskara Taldearen eskutik.
- Ondoren herritik, plazaz plazako kalejira.
Kartela

Ostiral honetan, otsailak 20, Inauteriak ospatuko dituzte Leioan herri horretako Kultura Topagunearen kideek. Gainera, data eta jaialdia kultur ekimen hutsean geldi ez dadin eta "euskal Inauteriak ezagutarazteko asmoarekin", Lantzeko inauterien kalejira antolatu dute egun horretarako, LKT-tik adierazi dutenez.