Ereagako eraikinaren proiektua adostu dutenik ukatu dute Getxoko EAJk eta PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 19a, 16:53

2009ko aurrekontuetan, Ereaga hondartza alboko La Terraza jatetxea bota eta erabilera anitzeko eraikina egiteko diru partida izango dela adierazi zuen atzo Marisa Arrue Getxoko PPren bozeramaileak. Hala ere, hori gezurtatu dute EAJk eta PSE-EEk. Joseba Arregi Hirigintza zinegotzi jelkideak adierazi duenez, aurtengo kontuetan "euro bat bera ere ez" da egongo aipatu egitasmoa sustatzeko. Bere hitzetan, proiektua "egokitzen" ari dira, "auzotarren iradokizunak kontutan hartuz". 1.071 lagunek sinatu zuten horren kontra. "Getxo Antzokia edo Begoña gazteluko galerietako egitasmoekin egin bezala, hausnarketa epea zabaldu dugu elkarrekin lan egiteko", gaineratu du Arregik. Bitartean, "La Terraza botatzeko asmoaren aurka epailearen aurrean helegitea aurkeztu duen alderdi bakarra PSE-EE" izan dela gogoratu dio Arrueri Luis Almansa sozialisten tokiko bozeramaileak. Argazkian, La Terraza kafetegia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun