Mari Mertxe Alcocer Topasetik atera dute Zuerara eramateko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 19a, 17:12

Mari Mertxe Alcocer algortarra Topas (Salamanca, Espainia) espetxetik atera egin dute, dirudienez Zuerara (Zaragoza, Espainia) eramateko, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Oraingoz, Soto del Realen (Madril, Espainia) dago. Zuerako espetxea Algortatik 345 kilometrotara dago. Alcocer abenduaren 10ean atxilotu zuen Guardia Zibilak, Itzubaltzeta / Romon. Operazio berean, Ibai Egurrola eta Amets Ladislao algortarrak, Jabier Gutierrez leioaztarra eta Maribel Prieto berangoztarra ere atxilotu zituzten, Irunen eta Berangon. Guztiek salatu zuten "basatiki torturatuak" izan zirela. Horretaz gain, Aitor Artetxe algortarra eta beste bi lagun atzeman zituen Frantziako Poliziak. Argazkian, torturak salatzeko, abenduaren 28an Algortan egindako manifestazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun