Bi dira larunbatean Bilbon atxilotutako plentziarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 19a, 17:36

Bakarra beharrean, bi plentziar zeuden larunbatean Bilbon atxilotu zituzten zazpi lagunen -dagoeneko kalean daude- artean, Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzaleak zehaztu duenez. Baltasar Garzon epaileak debekatu, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak dozenaka ertzain agindua betetzera bidali, eta liskar artean amaitu zen D3M plataformak "Demokrazia orain" lelopean deitua zuen manifestazioa. Plentziako Gazte Asanbladak eta, oro har, bertoko gazte mugimenduak egindako deialdiari erantzunez, 80 lagun elkartu ziren hurrengo egunean, igandean, aipatu itsas hiribilduko EAJren egoitzaren aurrean. Argazkian, Plentziako batzokiaren aurrean egindako kontzentrazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun