Maribel Prieto bihar askatuko dute fidantzapean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 19a, 17:43

Maribel Prieto preso berangoztarra bihar askatuko dute Brievako espetxetik (Avila, Espainia), 18.000 euroko fidantza ordainduta, gaur goizean Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Askatu.org bitakoran jakinarazi duenez. Prieto pasa den abenduaren 10ean atxilotu zuen Guardia Zibilak Berangon, Aitor Artetxe ustezko ETAko kidea ezkutatu izana leporatuta. Prietoren pisukidea den Amets Ladislao atxilotu eta Guardia Zibilak pisua miatu ostean "prezintoa" altxatzera joan behar zela esanez hots egin zioten poliziek Maribeli eta Berangoko bere etxean agertu zenean atxilotu zuten. Bi egun lehenago Artetxe bera, Aitzol Iriondo eta Eneko Zarrabeitia Okzitanian atxilotuz Frantziako Poliziak eta Guardia Zibilak abiatutako sarekadan zortzi euskal herritar atxilotu zituzten, tartean Uribe Kostako sei lagun: Maribel Prieto, Marimar Alcocer, Ibai Egurrola, Amets Ladislao, Javi Gutierrez eta Aitor Artetxe. Guardia Zibilak operazio horretan atxilotutako guztiak bezalaxe Prieto "bortizki torturatua" izan zela salatu zuen. Argazkian, Prieto eta sarekada bereko atxilotuen askatasuna aldarrikatu zuten abenduaren 10ean 265 bat lagunek Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun