Euskal inauteriak ospatuko dituzte bihar Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 20a, 15:49

Larunbat honetan, otsailak 21, euskal inauteriak ospatuko dituzte Gorlizen, Aratz dantza taldearen eskutik. 18:00etan kalejira egingo da zanpantzarrekin eta, Eliz plazan, Miel Otxin erre egingo dute. Horren ondoren txokolatada, eta jarraian trikitilariak ibiliko dira kaleetatik. Igande eguerdian, Orabai izeneko perkusio taldea ibiliko da kaleetatik. Iberrebarrin, berriz, ogi-torrada txapelketa eta dastatzea egongo da. Astelehenean, 11:00etatik 13:00etara, inauterietako ludoteka egongo da kultur etxean eta, arratsaldean, mozorro txapelketa eta txokolatada Iberrebarrin, 17:00etatik 19:00etara. Azkenik, asteartean ere inauterietako ludoteka egongo da goizez, eta arratsaldean mozorro tailerra eta umeentzako dantzaldia pilotalekuan, 17:00etatik 19:00etara. Argazkian, bihar erreko dute Miel Otxin Gorlizen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun