Leioako Kultura Topaguneak prestatutako
egitaraua osatuz, ostiral honetarako, otsailak 20, erromeria antolatu du Ikea Barri plazan Udalak. Gaueko 10etan izango da hori. Ordu bete beranduago, berriz, mozorro lehiaketako partaideek desfilea egin eta sariak banatuko dituzte. Amaitu ostean, 00:30ean erromeriarekin jarraituko dute, 3:00etara arte, gutxi gorabehera, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Otsailaren 24rako, asteartea, umeentzako jarduerak antolatu dituzte. Alde batetik, 11:00etatik 14:00etara, goizez; eta 16:00etatik 20:00etara, arratsaldez, haurrentzako parkea izango da, Sakoneta kiroldegian. Bestalde, 12:30ean eta 17:30ean ekitaldia eskainiko du animazio talde batek. 13:30ean, berriz, torradak banatuko dituzte. Eta azkenik, 18:30ean, mozorro lehiaketaren partaideen desfilea hasiko da Sakonetan, ordu erdi beranduago sariak banatzeko. Argazkian, iazko Leioako Inauterien irudi bat.