Inauteriak ospatuko dituzte bihar Erandioko gazteek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 19a, 18:32
Ostiral honetarako, otsailak 20, inauteri jaia prestatu dute Erandioko Gazte Asanbladak (EGA) eta Irrintzi kultur elkarteak. Eta ez nolanahikoa gainera. "Inauteriei begira, munduari bira!" lelotzat hartuz, nazioarteko kutsua eman nahi izan diote biharko ospakizunari neska-mutil erandioztarrek. Gaueko 10:30etik aurrera, marokoar musika izango da entzungai Altzagako azoka zaharrean. Dj Munza ere igoko da agertokira. Horretaz gain, zozketak eta karaokea egin, eta munduko janari eta edariak dastatzeko aukera edukiko dute bertara hurbiltzen direnek. Eta mozorroa, nola ez, munduko edozein herrialdetako jantzia. Argazkian, EGAk antolatutako inauterietako kartela.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun