Indioek, cowgirl-ek eta cowboy-ek jaiaren pipa erreko dute Itzubaltzetako Inauterietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 19a, 20:19

Etzi, larunbata, indioek, cowgirl-ek eta cowboy-ek Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako gotorlekua hartuko dute algaraka, bertako jai batzordeak, Itzubaltzeta gaztetxeak eta Ziztu Bizian eskaut taldeak antolatutako Inauteri herrikoiak direla medio. Eguerdiarekin batera, umeentzako jolasak abiatuko dituzte Santa Eugenia plazan. Bertan, indio txikiek eskalada-murrua, puzgarriak eta hainbat tailer izango dituzte gozatzeko 14:30ak arte. Tartean, 13:30ean, umeen mozorro lehiaketa izango da, plaza berean. Arratsaldeko 6etan, berriz, herriko Leioako aldean dagoen Cervantes plazan egingo dute txokolatada, txikienek eta gaztetxoek indarrak batu ditzaten. Ordu erdi beranduago, mozorro eta karroza desfilea abiatuko da leku beretik eta herri osotik zehar igaro ostean Santa Eugenia plazan amaituko da, Tximeleta taldearen erromeriari paso emateko. Erromo eta Pinuetako jai batzordeak jakinarazi duenez, euria eginez gero, goizeko ospakizun guztiak estalpean egingo dira, baina ez dute iragarri zehatz non. Bestalde, gauean herriko 21 tabernek mozorro lehiaketa egingo dute sari handiekin: taldekako sailkapenean, 700, 500 eta 300 euro banatuko dituzte, eta banaka edo binakakoan, ebrriz, 350, 225 eta 125 euro.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun