Bi emakume gazte atxilotu dituzte Leioan billete faltsuekin ordaindu dutelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 20a, 13:52

Ertzaintzak bi emakumezko atxilotu zituen atzo arratsaldean Leioan, billete faltsuak erabiliz iruzurra egin zutelakoan. Zehazki, eta Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, 19 eta 30 urteko emakumezko bi atxilotu zituzten Leioako ONCEren kiosko bateko kupoi saltzaile bati berrogeita hamar euroko billete faltsu bat emanez moneta faltsutze delitua egin zutelakoan. Kupoi saltzaileak berak hots egin zion Ertzaintzari, aurretik susmagarriek bost euroko balioa zuten hainbat kupoi 50 euroko billete batekin erosi ondoren eta, bi emakumezkoak joanak zirenean, saltzaileak jaso berri zuen billetea ez zela benetakoa konturatu ostean. Ertzaintzako patruila bat gertakaria jazo zen kioskora bertaratu zen eta bertan egiaztatu zuten aipatutako billetea faltsua zela. Une batzuk beranduago aurkitu zituzten ustez iruzurra egin zuten emakumezko biak. Identifikatu ostean agenteek aurrekoa bezalako billete gehiago zeramatela egiaztatu zuten. Hori dela eta, bi susmagarriak atxilotu eta Polizia egoitzara eraman zituzten bertan beharrezko izapideak burutu eta ostean epailearen esku jartzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun