Getxoko Kultur Etxeak antolatutako egitaraua:
Otsailak 21, larunbata
12:00 Gazte Leku fanfarrea, Algortako oinezkoen kaleetan.
12:30 Agurra dantza taldearen Inauterietako Kalejira eta Berangoko Simon Otxandategi dantza taldearen zanpantzarrak, Algortako oinezkoen kaleetan.
18:00 Makillaje eta maskara tailerra eta txokolatea txurroekin, Telletxe plazan.
19:00 Erromeria (Erdizka Lauetan), Telletxe plazan.
21:00 Ku-Klux fanfarrea, Algortako oinezkoen kaleetan.
22:00 Dantzaldia Lisker taldearekin, Telletxe plazan.
Otsailak 22, igandea
12:00 Gazte Leku fanfarrea eta Zuberoako inauteriak eta zanpantzarra, Berangoko Simon Otxandategi dantza taldearen eskutik, Algortako oinezkoen kaleetan.
12:30 Kataklown pailazoak, Telletxe plazan.
18:00 Haurrentzako dantzaldia Txanogorritxu Rockekin, Telletxe plazan.
19:30 Inauterien amaiera Tandarika Oskertar, Balkan Zirkus Tourrekin, Telletxe plazan eta oinezkoen kaleetan.
Goizean goizetik, Getxoko udalerriko kaleak hartu dituzte umeek, eskola inauteriak ospatzeko asmoz. Euren mozorroak erakutsi ez ezik, hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izan dute txikiek: ikuskizunak, musika animazioa... Arratsaldean ere egongo da ondo pasatzeko aukera. Getxoko Kultur Etxeak antolatuta, hainbat jarduera izango dira Algortan, Telletxe plaza inguruan. Arratsaldeko 6etatik aurrera, haurrentzako karaokea izango da. Txokolate txurroekin dastatu eta maskarak egiteko aukera ere edukiko dute neska-mutilek. Ordu bete beranduago, haurrentzako diskoteka egingo dute. Gaueko 10etan, berriz, kalerik kale ibiliko da Ardoa Barrura fanfarrea; El Guateque de la Decada musika taldeak Telletxen dantzaldia eskaintzen duen bitartean. Algortan igandera arte luzatuko dira inauteriak. Bitartean,