Bi asteburuz luzatuko dira inauteriak Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 20a, 15:31

Gaur Altzagan hasi eta igandera arte luzatu, bihar Erandio Landan jarraitu eta, datorren asteburuan, Astrabuduan bukatuko dira Erandioko inauteriak. Egun guzti horietan zehar ugariak izango dira Udalak berak, Tirante Plataformak, Bitxilore aisialdi elkarteak, Irrintzi kultur elkarteak, Erandioko Gazte Asanbladak, Trabudu eta Goi-alde dantza taldeek, Gautxori kultur elkarteak eta Erandioko Musika Bandak prestatutako ekitaldiak. Besteak beste, 14 urtetik gorako gazteentzako mozorro lehiaketa egingo dute gaur, 20:00etatik aurrera, Irailaren 23a plazan. Horretarako, udaletxeko etxabeetan (erakusketa aretoa) eman beharko da izena, 18:00etatik aurrera. Ordu berean, Funky L’Olla taldeak eskainiko du kale animazioa. Azkenik, 22:30etik aurrera, "Inauteriei begira, munduari bira!" lelopean, marokoar musika, Dj Munza, zozketak, karaokea, munduko janari eta edariak, eta beste hainbat gauza izango dira Altzagako azoka zaharrean, Erandioko Gazte Asanblada (EGA) eta Irrintzi kultur elkartearen eskutik. Argazkian, Bakioko Iñigo Bidetxeak egin du Erandioko aurtengo inauterietako kartela, "Rontegiko arlekina" lelopean. Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak Josu Murueta kultur etxean daude ikusgai.

Mozorro lehiaketari dagokionez, koadrilan parte hartu nahi izanez gero, 5 eta 10 lagun artekoa izan beharko da taldea; bestela, bakarka ere parte hartu daiteke. Batzuek zein besteek, 18:00etatik 20:00etara izango dute izena emateko aukera, udaletxeko arkupeetan. Horretarako, parte-hartzaileen izen-abizenak eta kontakturako telefono zenbaki bat eman beharko dira. Horrenbestez, pertsona zein koadrilek 20:00etako kalejiraren atzetik egin beharko dute ibilbide osoa. Horrenbestez, 300, 200 eta 100 eurotako sariak banatuko dituzte taldeen artean; eta 150, 100 eta 50 eurotakoak, bakarkako kategorian.

Egitaraua:


Erandio Landa

Otsailak 21, larunbata

11:00-14:00 eta 15:30-18:00 Umeentzako jarduerak: puzgarriak; eta mozorro-jantzien, beira-aleen, birziklapen, aurpegiak margotzeko, globoflexia eta malabarismo tailerrak, Euskadi plazan.
19:00 Lantzeko inauteria, Goi-Alde dantza taldearen eskutik.
20:00 Erromeria herrikoia: ”Patxi eta konpainia”.


Altzaga

Otsailak 20, ostirala

20:00 Kale animazioa Funky L’Olla taldearen eskutik. Inauterietako Mozorroen Gazte Lehiaketa, Irailaren 23a plazan eta oinezkoen gunean. Horretarako, udaletxeko etxabeetan (erakusketa aretoa) eman beharko da izena, 18:00etatik aurrera.
22:30 Lehiaketak, kontzertuak, DJa, karaokea eta abar, Altzagako azoka zaharrean, Erandioko Gazte Asanbladak eta Irrintzi Kultur Elkarteak antolatuta.

Otsailak 21, larunbata

11:00-14:00 eta 16:00-18:00 Umeentzako jarduerak, Irailaren 23a plazan.
12:00 Erraldoi eta buruhandien kalejira oinezkoen gunean, Gautxori Kultur Elkartearen eskutik.
18:30 Txikien mozorro lehiaketa, 0 eta 13 urte bitarteko ume guztientzat. Horretarako, merkatu zaharrean eman beharko dute izena, 16:00etatik 18:00etara, eta planteatutako jardueretan hartu beharko dute parte.
20:00 Txokolatada, udaletxeko arkupeetan.
21:00 Kale animazioa Zo-zongo taldearen eskutik: “Perkushow”.

Otsailak 22, igandea

11:00-14:00 Puzgarriak eta tailerrak, Irailaren 23a plazan (euria eginez gero, azokan egongo dira).
11:00-14:00 Nagusientzako mozorro lehiaketa eta dantzagarriak, azokan. Parte hartu nahi duten pertsonak mozorrotuta agertu beharko dira eta Pergola orkestrak eskainiko dituen dantzagarrietan hartu beharko dute parte.
13:00 Erandioko Musika Bandaren kalejira-kontzertua.


Astrabudua

Otsailak 27, ostirala

20:00 Kale animazioa Kull d´Sac taldearen eskutik.
20:00 Inauterietako Mozorroen Gazte Lehiaketa, 14 urtetik gorakoentzat. Horretarako, Josu Murueta kultur gunean eman beharko da izena, 18:00etatik 20:00etara. Parte hartzeko, mozorrotuta desfilatu behar da animazio taldearekin batera, egingo den ibilbide osoan zehar.

Otsailak 28, larunbata

11:00-14:00 eta 16:00-18:00 Umeentzako jarduerak, Josu Murueta plazan. Euria eginez gero, kultur etxearen barruan.
12:00 Erraldoi eta buruhandien kalejira oinezkoen gunean, Gautxori Kultur Elkartearen eskutik.
18:30 Txikien mozorro lehiaketa, 0 eta 13 urte bitarteko umeentzat, Josu Murueta plazan. Euria eginez gero, kultur etxearen barruan.
20:00 Kale animazioa La Banda del Surdo taldearen eskutik.

Martxoak 1, igandea

11:00-14:00 eta 16:00-18:30 Umeentzako jarduerak, Josu Murueta plazan. Euria eginez gero, kultur etxearen barruan.
18:30 Lantzeko inauterien kalejira, Trabudu dantzari taldearekin.
19:30 Txokolatada herrikoia J. A. Mendiguren plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun