Afrikar umeentzako dirua bilduko dute Berangoko inauterietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 20a, 16:10

Larunbat honetan, otsailak 21, inauteriko tailer berezietan parte hartu eta mozorroak egiteko azkenengo aukera edukiko dute Berangoko neska-mutilek, ludotekan. Kalejira, berriz, 18:30ean abiatuko da Berangoetako kultur etxetik, frontoiraino heltzeko. Ibilbide osoan zehar, Pa`payasos talde kolonbiarrak jarriko du animazioa, batuka soinu, malabarismo eta pirotekniarekin. Pilotalekura helduta, mozorro lehiaketa egingo dute. Iluntzeko 8etatik aurrera Dj Zeibor-ek dantzaldia eskaini bitartean, bokatak, pintxoak eta sandwichak saltzen ibiliko dira Tierra de Hombres dirua lortzeko. Aipatu gobernuz kanpoko erakundeak Gurutzetako ospitalera ebakuntza egitera ekarri behar dituzten afrikar umeei laguntza ematen die. Argazkian, Pa`payasos taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun