Metro gehiago ibiliko da larunbateko inauteri gauean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 20a, 16:17

Metro Bilbaok garraio zerbitzu berezia jarriko du larunbatean, inauterietarako. "Jaiaren garairik jendetsu eta animatuenean, larunbat gau eta igande goizaldean, alegia, indartuko da zerbitzua", enpresako iturriek nabarmendu dutenez. Ohiko zerbitzua areagotuko du larunbatean, otsailak 21, 23.00etan hasi eta igandeko (hilak 22) 6:00ak arte. 5 minutuan behin ibiliko dira trenak enborrean (Etxebarri-San Inazio), 10 minututik behin Bidezabal eta Portugaletera, eta 30 minutuan behin Plentziara, norabide bietan. Metro Bilbaoko arduradunen arabera, "zerbitzua indartuko da milaka pertsonari garraiabidea jartzeko, jaian gozatu nahi dutenei aukera seguruagoa eskainiz, automobilik ez hartzeko". Iaz 50.000 pertsona inguru ibili ziren inauteriko zerbitzu berezian. Argazkian, metro geltoki bat bidaiariz gainezka.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun