Oharra:
Inauteriak hurbil dauden honetan zuek mozorroa kentzea erabaki duzue, jada inor gutxi engainatzea lortzen zuen mozorroa, hau da euskaldun eta abertzalearena. Zertan geratu da Ibarretxeren sasikontsulta famatua, eta erabakitze eskubidearen aldeko defentsa? Eta Estatuarekiko konfrontazioa?
Urte luzeotako borrokaren bitartez, herri hau, berriro ere bidegurutzera ekartzea lortu dugu (zuen traben gainetik). 30 urte pasatu eta gero, orduan herri honen independentzia nahia eta beharra itotzeko ezarritako egituren agorpenak topea jo dute. Beraz, ukazio eta zatiketak ezaugarrituriko zikloa, autonomismoarena alegia, agortuta dagoela ukaezinezko errealitate bihurtu dira herri honen gehiengo baten begietara.
Bestetik, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoan, onarpen instituzionalaren aldeko aldarrikapena geroz eta ozenago entzun daiteke.
Hala ere, ezin dugu ahaztu bidegurutze batean aurkitzen garela, non duela 30 urte estatutuaz zein amejoramenduaz Euskal Herria kondenatu zenutenok, erabaki berdina hartzeko prest zaudeten zuen poltronak mantentzearren. Benetako aldaketa politikoaren aurrean, Euskal Herria salduko lukeen iruzurra aurrera eramateko prest zaudeten horiek berberak, hori bai, estatuen kobertura guztiarekin.
Horregatik ezinbesteko da euskal herritarrok aldaketa politikoaren alde posizionatu eta Euskal Herriaren zatiketa eta zapalkuntzan oinarrituriko erreforma gauzatzearen alde zaudeten horiek salatzea, eta horixe da guk egin duguna. Badakigu hauteskunde hauetan zer lortu nahi duzuen. Euskal Herriaren askapen prozesuan ezinbestekoa den indar politiko bat kanpoan utzi nahi duzue, eta ez Gasteizetik kanpo soilik, kaleetatik ere atera nahi gaituzue zuen iruzurra, gero, inongo arazorik gabe aurrera eraman ahal izateko. Horregatik argi eta ozen nahi dizuegu esan PNV, PSE eta guzti horiei, ez gaituzuela geldituko, ez dizuegula Euskal Herria beste behin saltzen utziko eta guzti hori agerian uztera goazela. Momentu honetan bi bide besterik ez daudela, Estatu Espainarrak PNVrekin batera aurrera eraman nahi duen bide espainol eta konstituzionalista, Euskal Herriarentzako aldaketa bezala saldu arren, erreforma huts bat besterik izango ez dena. Badakigulako nahiz eta zuek zuen burua abertzale eta euskaldun bezala ipini, PNVen espainol batzuk besterik ez dutela agintzen, haien poltronen arabera erabakiak hartzen dituztenak. Beste alde batetik azpimarratu, benetako aldaketaren alde borrokatzera goazela, hau da, independentziaren alde borrokatzera goazela.
PNV, Euskal Herria ez dago salgai
PNV, espainol
PVN, diruzale