Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren salaketa:
Bai ertzaintzak, bai Guardia Zibilak, bai espainiar Polizia Nazionalak asko ugaritu dituzte beraiek "antiterrorista" deituriko errepideetako kontrolak. Berauetan, burua estalirik, metrailetak eskuan eta armaz leporaino josita dauden poliziek herritarrak gelditu, nahi duten denborarako erretenitu, identifikatu eta galdekatu egiten dituzte."Antiterrorista" deituriko jarduera hauek berauek dira gure ustez herritarren artea beldurra eta terrorea zabaltzen dutenak, areago gorputz errepresibo hauek erabiltzen duten bortizkeria poliziala aski ezaguna delako, eta milaka direlako bizkarrean daramatzaten tortura salaketak.
Espainiar errepresio estrategian bete betean parte hartzen duten milaka poliziek lan egiten dute Euskal Herrian, errepresioaren bidez herro honetako sektore bat isiltzeko, ezabatzeko. Salagarria deritzogu ertzaintzak guardia zibilarekin eta espainiar poliziarekin burutzen duen elkarlana, argi baitago errepide kontrol basati hauek guztiak elkarrekin koordinatzen dituztela, euskal herritarrak basatiki torturatuak diren polizia operazioak elkarrekin koordinatzen dituzten modu berean.
Herri honetara bakea eta konponbidea ez da polizia gehiagorekin, errepresio gehiagorekin etorriko, demokrazia gehiagorekin baizik. Eta Euskal Herriak bizi duen polizia okupazioak ezin esan konponbidera hurbiltzen gaituenik.