Harrera beroa egin diote Maribel Prietori Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 21a, 19:20

Ehun bat auzokidek "harrera beroa" egin diote gaur goizaldean Brievako espetxetik irten berria den Maribel Prieto berangoztarrari. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoran jakinarazi duenez, Prieto goizaldeko 1etan heldu da Algortara eta bertako Amnistia tabernan agurtu zuten senide, lagun eta auzokideek. Leku berean, lore sorta eskaini, aurreskua dantzatu eta bertsoak abestu zizkioten Guardia Zibilaren eskuetatik igaro eta tortura basatiak salatu zituen andrari. Era berean, "kartzelan gelditu diren lagunen omenezko hitzak" ere entzuteko aukera izan zuen. Gainera, lagunak eta ezagunak banan banan agurtzeko baliatu zuen Prietok une "hunkigarri" hori. Ekitaldiari amaiera emateko, tabernatik bere argazkia kendu eta brindis bat egin zuten, "preso guztien askatasunaren alde", AAMk zabaldu duenez. Prietoren senideek 18.000 euroko fidantza ordaindu behar izan dute bera etxera ekarri ahal izateko. Argazkian, Maribel Prieto bere argazkia jasotzen Amnistia tabernan / Etengabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun