Juan Jose Ibarretxe Eusko jaurlaritzako lehendakaria eta martxoaren 1eko Eusko legebiltzarrerako hauteskundeetan EAJren lehendakarigaia bihar izango da Areetan. Hautagai jelkidea ikusteko hitzordua 11:30ean jarri dute Areetako Xake plazan. Laudiokoarekin batera, Izaskun Bilbao Legebiltzarreko presidentea eta Iñigo Urkullu EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidentea izango dira. Baina hori ez da izango bihar egongo den hauteskunde ekitaldi bakarra. Izan ere, ezker abertzaleak jakinarazi duenez, bazkari herrikoiak antolatuko dituzte Urdulizen eta Berangon eta azken herri horretan bazkari legearen ostean ekitaldi politikoa ere egingo dute. Etzi, astelehena, berriz, Eusko Alkartasunak propaganda banaketa egingo du Erandioko metro geltokiaren aurrean, arratsaldeko 18:30ean. Azkenik, asteazkenean, otsailak 25, POSI alderdi federalistak ekitaldi publikoa antolatu du Lamiakoko ikastetxe publikoan, arratsaldeko 19:30ean. Argazkian, Ibarretxe pasa den azaroaren 20an, Armintzan, "olatuen energia ikertzeko" instalazioa aurkeztuz.