Ertzaintzak 16 eta 17 urteko bi gazte atxilotu zituen atzo Berangon, bizikleta batzuk lapurtu izana egotzita. Gertaera azken egunotan ugaldu diren "segurtasun kontrol" batean abiatu zen, Berangon, Herrizaingo Sailak adierazi duenez. Goizaldeko 4:20ak aldera zirela, kontrolean zeuden Ertzaintzako poliziek bi adingabeko ikusi zituzten bizikletan zihoazela. Hauek ostera, "agenteak ikusi bezain laster, norabidez aldatu" zuten "zakarki", bertsio ofizialaren arabera. Jarrera horrek "ertzainen susmoak piztu" ei zituen eta "susmagarrien" atzetik joan zirenean, ondoko kale batean bizikletak bertan behera utzi eta lasterka aldendu omen ziren gazteak. Hogei minutu beranduago aurkitu zituzten bi adingabekoak inguruetan. Identifikatu zituztenean, gazteek zituzten bizikletak atzo goizaldean bertan Berangoko garaje batetik lapurtuak izan zirela egiaztatu ei zuten poliziek. Biak atxilotu eta epailearen esku jarri zituzten. Argazkian, Ertzaintzaren kontrol baten artxiboko irudia /
Sare Antifaxista.