Gizonezko baten gorpua agertu da Sopelako hondartzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 22a, 19:37

Gizonezko baten gorpua agertu zen atzo Sopelako Arrietara-Atxabiribil hondartzan. Gaur "El Correo Español" egunkariak argitaratu duenez, atzo arrantzale batzuek topatu zuten gizonaren gorpua aipatu hondartzan, goizeko lehenengo orduan. Vocentoko hedabidearen arabera, aurkikuntzaren berri jaso ostean, Ertzaintzaren hainbat polizi -gutxienez dozena erdi, egunkari monarkikoak dakarren argazkian ikus daitekeenez-, Arrietara-Atxabiribil hondartzaraino mugitu ziren, kasuaren ikerketa egin, inguruetan egon litezkeen balizko aztarnak miatu, gorpuaren identitatea jakin eta heriotza zerk edo nork eragin zion argitzeko. Ikerkuntzako lanak eginda, ertzainek gorpua estali zuten izara zuri batekin eta epaileen zain gelditu ziren berak gorpua altxatu arte. Herrizaingo Sailak oraindik ez du inolako argibiderik eman kasuari buruz. Argazkian, surflari bat Arrietara-Atxabiribil hondartzan, artxiboko irudi batean / Jonathan Blanquez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun