Oharra:
Ohar honen bidez gure gain hartzen dugu iragan otsailaren 20an, ostirala, Getxoko Areeta auzoko zenbait panel elektorali egindako erasoa. Areetako Santa Ana kaleko eta Xake plazako panelei su eman zitzaien, kalteak eraginez. Ekintza honen inguruan espainiar polizia autonomikoak eta Getxoko udalak, eta baita toxikatzaileek ere, eramaniko isiltasuna salatu nahi dugu, herritarron haserrea ezkutatu nahian ez baitute aipamenik ere egin.
Ekintza hau Estatu espainolak azken hamarkadetan Euskal Herriaren aurka darabilen errepresioa salatzeko burutu dugu; zehazki, herriaren ahotsa isilarazi nahian berau ordezteko eraturiko taldeak ilegalizatu, kriminalizatu eta haren kideak kartzelaratzeko ekinbidea irmoki salatzeko burutu dugu ekintza hau. Era berean, gainontzeko alderdi politikoak ere apartheid egoera horren errudun eta laguntzaile diren heinean, herriaren haserrearen balizko helburu dira ezinbestean; hargatik panel hauen erreketa sinbolikoa.
Azkenik, herri honek dituen eskubideen aldeko borrokan tinko jarraitzeko konpromisoan berresten gara, zilegi diren molde guztien erabilpena egingo dugularik errepresioari aurre egiteko.
Jo ta ke irabazi arte!