Getxoko Falangea "poz-pozik" dago lortutako arretarekin eta Leioako EGIk "ongi etorria" eman dio

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 23a, 17:47

Leioako Euzko Gaztedik (EGI) "ongi etorria" eman dio gaur Getxoko Falangea talde sortu berriari. Gazte jeltzaleen Leioakogaztedi.blogspot.com bitakoran argitaratutako artikuluaren bitartez, EGIkoek azpimarratu dute talde falangistak euskararen inguruan erabilitako politika: "badirudi euskararen alde egingo dutela. Bestela arreta jarri bere pegatinatxoan; "Getxoko falangea" jartzen du, euskara hutsean. Ez elebitasunik ez ezer, euskaraz bakarrik. Hortaz, badauzkagu euskaltzale berriak: Getxoko falangistak. Ea orain Basagoiti eta Rosa Diezen kumetxoek antolatzen dituzten manifestazioen kontramanifestazioetara doazen. Kar kar!! Kuriosoa izango litzateke dokumentua". Dena den kontua sinesgaitza ere iruditzen zaiela argi utzi nahi izan dute EGIkoek: "gure amamak esango lukeen bezala: egie ez da izingo!!". Bitartean, Getxoko Falangeak mezu laburra bidali die Sare Antifaxistari eta UKBERRI.NETi, emandako arreta eskertzeko: "jaun-andreok: poz-pozik ikusi dugu guri buruzko albisteak eta argazkiak argitara eman dituzuela. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu. Gora Getxo espainiarra! Gora Espainia! Gora Getxoko Falangea! Getxoko Falangea".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun