Aurrekontuetan presoen senideentzako eta Udalbiderako laguntzak daudenik ukatu du Getxoko PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 23a, 19:07

Luis Almansa Getxoko PSE-EEren bozeramaileak "guztiz faltsutzat" jo du EAJrekin adostutako aurrekontuetan presoen senideentzako eta Udalbiderako laguntzak daudenik; Marisa Arrue popularren tokiko arduradunak ostiralean adierazitakoa gezurtatuz. "Hori bai, terrorismoaren biktimak eta gerra zibilak eta horren osteko diktadurak kaltetutako guztiak oroitzeko monumentuak jartzeko diru partidak badaude", Almansak zehaztu duenez. "Gezurren bitartez, martxoaren 1eko hauteskundeei begira, sozialistak kaltetu nahi izatea" egotzi dio Alderdi Popularrari Getxoko PSE-EEk. Almansaren ustez, "getxoztarrei mesede egiteko hitzarmenak lortzeko gaitasunik ez daukatela ezkutatu nahi dute" popularrek. Argazkian, Luis Almansa Getxoko PSE-EEren bozeramailea, prentsaurreko batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun