Avanzadarako aurreproiektua leioaztarren eskura jartzea eskatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 23a, 20:16

Dagoeneko Leioako Udalaren eskuetan dago Avanzadako tunela egokitzeko eta handitzeko aurreproiektua, tokiko erakundeak berau aztertu eta gehitu nahi lituzken iradokizunak egiteko. Horrela jakinarazi diete herritarrei "Leioa" udal aldizkariko urtarrileko alean. Hala ere, hainbat zalantza sortarazi dizkie horrek Avanzadaren Estaltzearen aldeko Plataformako kideei. Besteak beste, aipatu aurreproiektua non kontsultatu eta iradokizunak aurkezteko epea zein den ez dakitela kritikatu dute auzotarrek. Hori dela eta, "herritarrek egokiak ikusten dituzten iradokizunak egin ahal izateko, aurreproiektua herritarren eskura jartzea" eskatu diote Udalari plataformakoek. Argazkian, oinezkoentzako pasabidea Avanzada gainean.

"Halaber, espero dugu, aspaldi gertatu bezala, hitz politekin baina ekintza gutxirekin bizilagunei iruzur egiteko, egunotan hedabideetan agertutako berriak hauteskundeetako testuinguruan kokatutako amarrua ez izatea", gaineratu dutenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun