"Ezezko borobila krisiari! Langileok aldaketa!" lelopean propaganda eguna deitu du asteazken honetarako, otsailak 25, Eskumaldeko
LAB sindikatuak. Gauzak horrela, goizeko 8etatik aurrera,
eskuorriak (pdf) banatzen ibiliko dira Altzaga, Areeta eta Bidezabalgo metro geltokietan. Horretaz gain, 11:00etatik aurrera, kartelak zein pankartak jarri eta, goiz osoan zehar, megafonia egongo da. LABen arduradunek adierazi dutenez, "hauteskunde antidemokratiko hauek eta aldaketa politiko eta sozialaren bidea ixtea helburu daukaten arduradun guztiak salatu nahi ditugu". Hori dela eta, langile guztiei dei egin diete "benetako aldaketaren alde borroka daitezen eta gure kontura krisia kudeatu nahi duten horiei ez diezaieten babesik eman". Argazkian, abenduaren 12an, Espainiako INEM erakundearen Areetako bulego aurrean kontzentratu zen LAB.