Kukularran ospatuko dute apirilaren 26an Kanpomartxo

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 24a, 19:41

Antzina, Erandioko auzo ezberdinetako baserritarrak batzen ziren, apirilaren hasieran aukeratutako egun eta tokian, musika doinuz eta dantzaz beteriko jai egunaz gozatzeko. Finean, erandioztar guztien arteko harremanak sendotzeko balio zuen ospakizunak. Bada, hainbat hamarkadatan galduta egon ostean, orain dela 19 urte berreskuratu zuen baserri giroko euskal jaia Berbots Erandion Euskaraz! elkarteak. Ordutik hona, udalerriko txoko ezberdinak txandakatuz egin dute festa urtetik urtera. Gauzak horrela, apirilaren 26an, igandearekin, Kukularran ospatuko dute aurtengo Kanpomartxo. Eguerditik aurrera, dantzak, bertsolariak, herri bazkaria, kantak, pailazoak eta Luhartz taldearen erromeria edukiko dituzte, egunean zehar, bertan batzen direnek. Besteak beste, Trabudu, Goialde eta Uztargi dantza taldeak eta Algortako Bertsolari Eskola (ALBE) dituzte laguntzaile Berbotsekoek. Argazkian, aurtengo Kanpomartxoko kartela.

Egitaraua:

12:00 Dantzak: Goialde, Trabudu, Uztargi.
13:00 Bertsolariak.
14:30 Herri bazkaria.
17:00 Herri kantak, Kepa eta Robertorekin.
17:30 Umeentzako antzerkia: Potxin eta Patxin.
18:00 Erromeria Luhartz taldearekin.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun