Gaur, iluntzeko 7:30ean bilduko da berriro
Erandioko Korrika Batzordea, Bordatxu gazte txokoan. Beharbada aldaketak egion daitezkeen arren, hainbat data badauzkate buruan euskararen aldeko lasterketari ongi etorria emateko. Besteak beste, martxoaren 6an, ostiralarekin, egin nahi dute
Korrika 16ren aurkezpena. Hile horren 26an, berriz, kantagunea egin gura dute, egun horretan Korrika Tuteratik abiatzen dela ospatzeko. Eta, bi egun beranduago, afaria egiteko asmoa daukate Altzaga ikastolan.
Berbots Erandion Euskaraz! elkarteak zehaztu duenez, Korrika apirilaren 3an, ostiralarekin, helduko da Erandiora, 18:30ak aldera, Astrabuduatik Bilborako bidea egiteko. Hurrengo egunean, Barakaldotik Altzagara eramango dute lekukoa traineruek, goizeko 7:30ak inguruan, lurra hartuta, Erandio Landarako bidea egiteko. Argazkian, orain bi urteko Korrika eskualdean barrena.