Sopelako Arrietara-Atxabiribil hondartzan larunbatean agertutako gorpua, duela gutxi gurera etorritako Latinoamerikako gizon gazte batena omen da, "Deia" egunkariak atzo zabaldu zuenez. Hala ere, oraindik ez du xehetasunik eman Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak. Arrantzale batzuek topatu zuten gizonaren gorpua larunbat goizeko lehenengo orduan. Aurkikuntzaren berri jaso ostean, Ertzaintzaren hainbat polizi Arrietara-Atxabiribil hondartzaraino mugitu ziren, kasuaren ikerketa egin, inguruetan egon litezkeen balizko aztarnak miatu, gorpuaren identitatea jakin eta heriotza zerk edo nork eragin zion argitzeko. Ikerkuntzako lanak eginda, ertzainek gorpua estali zuten izara zuri batekin eta epaileen zain gelditu ziren berak gorpua altxatu arte. Argazkian, surflari bat Arrietara-Atxabiribil hondartzan, artxiboko irudi batean /
Jonathan Blanquez.