Alberto Ladron "Arotzaren eskuak" nobelari buruz solastuko da etzi Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 24a, 20:38

Ostegun honetan, otsailak 26, saio berria egingo du Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoak. Oraingoan, Alberto Ladron Aranaren "Arotzaren eskuak" nobela aukeratu dute aurretik irakurri eta egun horretan idazlearekin komentatzeko. Solasaldia 20:00etan izango da, Aldai kulturgunean (Itxasgane), Algortako Karitate kaleko 1. zenbakian. Bitartean, abian du Egizu Getxo Euskaldun! elkarteak Uribe Kostako Ipuin Laburren II. Lehiaketa. Erandiotik Lemoizera bitarteko biztanleek zein herri horietako ikastetxe eta euskaltegietan dabiltzanek parte hartu ahal izango dute horretan, kategoria ezberdinetan sailkatuta. Horrenbestez, apirilaren 8a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Argibide gehiagorako, 619 935 541 telefono zenbakira deitzea badago. Argazkian, iazko lehiaketaren sari banaketa / Egizu!.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun