“Leadership Adventure” programa azaltzeko hitzaldia izango da bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 24a, 20:46

Getxoko Behargintzak “Leadership Adventure” programari buruzko informazio-hitzaldia antolatu du asteazken honetarako, otsailak 25, 10:00etan, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Bereziki unibertsitate-tituluren bat daukaten pertsonei zuzenduta dago egitasmoa eta, horri esker, bertan parte-hartzen dutenek taldeka lan egiten ikasiko dute. Aldi berean, benetako proiektuen bidez, liderrak izateko gaitasuna garatuko dute, baita garapen pertsonala, berrikuntza, marketin, bezeroekiko harremanak eta enpresa-estrategia ere. Programak Labein zentro teknologikoak kudeatuta dago, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak finantzatu du. Argazkian, Getxoko Behargintza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun