Ostiral honetan, otsailak 27, orain bost egun Brievako espetxetik (Avila, Espainia) atera zen Maribel Prietori egingo diote harrera Berangon. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez, iluntzeko 8:30ean izango da hitzordua, Gudarien plazan. Gero argazkia kenduko du preso ohi berangoztarrak Sei Herri tabernatik. Taloak ere izango dira. Prieto pasa den abenduaren 10ean atxilotu zuen Guardia Zibilak Berangon, Aitor Artetxe ustezko ETAko kidea ezkutatu izana leporatuta. Prietoren pisukidea den Amets Ladislao atxilotu eta Guardia Zibilak pisua miatu ostean "prezintoa" altxatzera joan behar zela esanez hots egin zioten poliziek Maribeli eta Berangoko bere etxean agertu zenean atxilotu zuten. Argazkian, ostiral eta larunbatera arteko gauean Algortako Amnistia tabernan egin zioten harrera Maribel Prietori / Etengabe.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!