Presoen aldeko bederatzi elkarretaratze izango dira etzi Uribe Kosta eta Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 25a, 17:46

"Otsaileko azken ostiraleko mobilizazioak hauteskunde garaian egingo da, legez kanporatzeak, salbuespen egoerak eta espetxetako egoerak markatuta beti ere", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoran adierazi duenez. "Izan ere, inoiz baino nabarmenago uzten du egoera honek Euskal Herriak behar duen irtenbide demokratikoari ateak itxi nahi diotenen jarrera", errepresioaren aurkako erakundeak salatu duenez. Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak deituta, Euskal Herri osoan egingo dira elkarretaratzeak etzi, hilak 27. Uribe Kostan eta Erandion ere hainbat hitzordu izango dira: 19:30ean, Armintzan, bus geltokiaren aurrean; 20:00etan, berriz, Erandion, metro aurrean; Leioan, Boulevardean; Itzubaltzeta / Romon, Xake plazan; Algortan, Telletxen; Berangon, Gudarien plazan; Sopelan, udaletxe aurrean; Urdulizen, BBVAren aurrean; eta Plentzian zubiko "Pirulin". Horiek amaitzerakoan taloak salduko dituzte Berangoko Sei Herri eta Leioako Kurkudi tabernetan. Argazkian, presoen aldeko mobilizazioa Berangon.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun